XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
0.1. EREMUARI BURUZKO NOZIO MATEMATIKOA. EREMU ESKALARRA ETA BEKTORIALA
Fenomeno elektrikoak eta magnetikoak, karga elektrikoen eta korrontearen
Karga elektrikoen artean dagoen indarra, adibidez, karga baten eta bestearen eremuaren artean dagoen elkarrekintzari zor zaiola kontsideratuko dugu.
Beraz, derrigorrezkoa da hasiera-hasieratik eremuekin lan egiteko behar diren metodo matematikoak erabat jakitea.
Horixe da gai honen helburua, eta azpimarratu beharra dago eremu kontzeptua eta bektoreen matematika funtsezkoak direla, teoria elektromagnetikoan ezezik, gaur egungo fisikaren ia arlo guztietan.
Tenperatura. dentsitatea, potentzial elektrikoa, etab. adibidez.
Abiadura, grabitazio-indarra, eremu elektrikoaren intentsitatea, etab. adibidez.
Algebra bektorialeko kontzeptuen berri eman baino lehen, argitu beharra dago asignaturan zehar magnitude desberdinak koordenatu-ardatzetan adierazteko